~ Ama erosten didazu? ~ Baina badituzu etxean horrelakoak! ~ Bai, baina hau hobeagoa da, eta etxean ditudanak zaharkituta daude. ~ Ez jauna, duela hilabete besterik ez genituela erosi! ~ Jo.. ama mesedez. Ondo portatuko naiz! Zin egiten dizut! ~ Beno, baina hau bakarrik eh!
Zenbat alditan erabili dugu horrelako trapikelkeria bat nahi duguna lortzeko? Nik askotan erabili izan ohi ditut horrelakoak. Maiz joaten gara dendaz denda ikusi ondoren gustuko duguna edo aldez haurretik erostea pentsatuta duguna erostera. Baina edozer gauza dela eta, azkenean behar dugun hori baino gehiago erosten bukatzen dugu. Azaletik begiratzen badugu, ekintza aurrunta irudituko zaigu, egunero edozeinek egiten duen beste ekintzen antzera. Ez genioke inongo garrantzirik emango. Azken finean, ekintza hau oso barneratuta duakagulako, eta ez gara gai ekintza honen benetako esanahia kontsumismoa dela bereizten. Hala ere, nik beste begi batzuekin ikustea proposatzen dizuet. Gazte bat, alkohola edaten edo zigarro bat erretzen ikusten dugun era beran.
Baina benetan kontsumitzea **arazo sozial bat** den galdetuko zarete. Bai eta ez. Bai, inkonszienteki egitean, eta ez konszienteki egitean. Hau da, behar baino gehiago kontsumitzen dugunean, normalean egoera inkonsziente batean, arruntena da arazoa bilakatzea. Adibidez, bi kamiseta erosten badituzu bat behar duzunean bidegabekeri bat suposatuko zuen. Alde batetik, beste askok horren falta dutelako eta bi erosteko gaitasuna eduki arren, ez duzu zertan nahi nahiez biak erosi behar. Bestetik, pixka bat pentsatzen badugu, jabetuko gara erositako produktu hori egitean **ingurumenean sekulako kaltea eragin** duela. Eta bi badira, kalte bikoitza. Konszienteki egitean ordea, bi arrazoi hauetaz jabetzen gara, eta ondorioz, kontsumitzea arazo bat izatetik sahiesten dugu. Horrela, bi erosi ordez, bat erosten dugu.
Zorionez, kontsumismoa konpondu edo sendatu egin daitekeen arazoetako bat da. Gure baitan dago muga eta gure eskuetan tentazioan ez erortzeko aukera. Hala eta guztiz ere, egun dugun **kontsumismoaren erritmo haziera eustsi ezinari** begiratzen badiogu, badirudi ez dugula inogo aukerarik ekintza hau geldiarazteko. Eta neurri handi batean, egia da. Ezin dugu kontsumismoari uko egin dagoeneko, gure gizartearen oinarri garrantsitsu bat suposatzen duelako. Gure ekonomia, adibidez, kontsumismoan oinarritzen da, eta oso urrutira joanda, esan genezake gure bizitza ere honetan oinarituko zela. Hortaz, guk, kontsumitazileak gara derrigorrez eta hala izango gara beti.
**Iragarkiak** ere, asko laguntzen dute kontsumismoaren hazieran. Are gehiago, kontsumismoan erortzeko bide zuzenenak dira. Horretarako eginak baitaude. Hura ikusi, hura nahi. Ergelen antzera manipulatzen gaituzte era honetan, haien nahien arabera. Behar ez duguna benetan iragarkietan ezarriz, gu erosteko tentazioan erortzeko. Inoiz galdetu ote zarete zergatik jartzen dituzten hainbeste iragarki? Erantzuna kontsumismoan erortzeko izango zen.
Azken batean, ez dakit zuek, baina nik behintzat uste duk **kontsumismoaren esklabu** bihurtu garela. Gaur egun ezin dugu bizi kontsumitu gabe, egia da. Baina bai bizi gaitezke ahalik eta gutxien kontsumituta, oinarrizkoenarekin. Era honetan denok edukiko genukeen aukera kontsumitzeko, ingurumena zainduko genukeen eta hobeto biziko ginatekeen. Errealitatea beste bat da ordea, norbanakoaren lehentasuna eta ahal den guztia edukitzearen norberekeria dira gure pentsamenduetan agintzen duten ideia nagusiak. Hauek suntsitzean bakarrik izango gara gai mundu hobe baten alde egiteko.
~ Ama erosten didazu?
~ Baina badituzu etxean horrelakoak!
~ Bai, baina hau hobeagoa da, eta etxean ditudanak zaharkituta daude.
~ Ez jauna, duela hilabete besterik ez genituela erosi!
~ Jo.. ama mesedez. Ondo portatuko naiz! Zin egiten dizut!
~ Beno, baina hau bakarrik eh!

Cristian Cuadrado