Ume bat bere lagunari : - Badakizu... - Zer? - nire aita, duela 10 urte ilea moztu gabe bizi dela... - Arranopola!! Zer da ba.... artista bat? - Ez, da... (Orduan umearen aita kotxean agertzen da bere bila.) - Hara, burusoil bat!
Jajajaja... oso dibertigarria egiten zaigu burusoil bat ikustea, ni bezalako gazte umetsuei behintzat. Bestalde, ez gara konturatzen, hain normala egiten zaigun jokabide petral horren aurrean, autoestima baxua duen pertsona bat zauritzen ari garela. Kontzienteki edo inkontzienteki, baina emozionalki zauritu egiten ditugu. Antza denez, gizarteak, modak, eginiko kaltea da. Honek ezarritako kanonak burusoilak alde batera utzi dituelako hasiera batetik. Badirudi, burusoila izateak arrakasta izatera eramango ez zaituela. Hori erakusteko ekin diezaiogun pentsatzeari, zenbat burusoil ezagutzen ditugu famatuak edo arrakasta lortu dutenak? Oso gutxi!!
Ezer baino lehen, aipatu beharra daukagu zahartzean hainbeste bildur sortzen duen minbizi hau gaitz arruntenetarikoa dugula gurean. Gizonezkoen %50ak baino gehiagok izaten ditu ile erortze arazoak, %50ra baino gehiagok! sekulako zifra da hori. Hau ikusi eta gero, arrunta izan ez ezik, ez edukitzeko esperantza gutxien ematen duen arazo sozialetako bat dela suposa dezakegu. Errealitatea, ordea, beste bat da. Izan ere, nahiko onartua dugu honen guztiaren ideia.
Edozein modutan ere, ez dira urte asko pasa gure autoestima gutxitzen duen arazo fisikohonek sekulako lotsa sorrarazten zigunetik. Gaur egun egoera honek erabat aldatu du burusoilekiko duen jarrera, zorionez. Ohikoagoa bilakatu da burusoilak kaleetan ikustea, inongo lotsarik ez dutela beraien buru ilegabedunak eta disdiratsuengatik. Eta ez hori bakarrik, moda sortu da burusoila izatearena itxura fisikoa erakargarriagoa egiten duelako.
Egun, burusoilak emakume askoren iritziz sexyagoak dira! Egia ote? Hala bada, ez dut segundurik galduko eta nire ileapaindegira deituko dut berehala txanda hartzeko! Bestetik, nire buruari galdetzen diot ea zer gertatu den aldaketa sakon hau gertatzeko. Agian, gure bizitza zuzentzen duen moda berak eragindakoa da, edo guk eragindakoa. Ez dago oso garbi. Hala eta guztiz ere, eskertzekoa da aldaketa hau gertatu izana, gero eta gehiago direlako burusoil izateaz harro daudenak.
Era berean, burusoiltasun edo alopeziaz hitz egitean, guztioi etortzen zaigu irudi bera: ilea erortzen zaiolako larriturik dagoen adineko gizonezkoa. Baina, nahiz eta arazo honen funtsa oinordetzan dagoen, eta gizonezkoetan ematen den gehienbat, emakueek ere izan dezakete. Horrez gain, zenbait gaixotasunen ondorioa izan daiteke, hala nola, kantzerraren ondorioa.
Edonola ere, gizonezko hauek sarritan erortzen dira dirua besterik egin nahi ez duten iruzurgiileen eskuetan. Asko dira besteen zoritxarraz baliatzen direnak sos batzuk eskuratzeko, agintzen dutena ezinezkoa bada ere. Minbizia galarazteko edo murrizteko leloarekin, azken finean murrizten dituztena diru-zorroko sosak dira.
Egia da, hain aurreratua dugun teknologiari esker, aurkitu direla modu edo prozesu anitz arazo hau tratatzeko. Denok dakigu, ordea, gezur hutsa direla! Esanak esan, zeren ondorioz jarraitzen dugu horrelako produktu kaltegarriak erosten? Etsitasun egoerak eramanda seguruenik. Itsutu egiten gara irtenbide azkar eta eraginkor bat bilatu nahian. Ez gara konturatzen, eta ero moduan aritzen gara arazoa are gehiago handitzen. Ez itsutu, burusoiltasunak ez du sendagairik! Eta beste gaixotasunen antzera, onartzeak bakarrik kenduko digu etsipena.
Gauzak horrela, zu burusoila bazara, badakizu, ez kezkatu, onartu zarena, naturak hala egin zaituelako. Ez erori iruzurretan eta izan zaren bezalakoa, burusoilak sexyagoak dira eta! Ondorioz, munduko burusoilek bi irtenbide dituzue : onartzea zuen burusoiltasuna eta harro sentitzea edo txano erakargarri bat erostea!
Ume bat bere lagunari :
- Badakizu...
- Zer?
- nire aita, duela 10 urte ilea moztu gabe bizi dela...
- Arranopola!! Zer da ba.... artista bat?
- Ez, da...
(Orduan umearen aita kotxean agertzen da bere bila.)
- Hara, burusoil bat!
Jajajaja... oso dibertigarria egiten zaigu burusoil bat ikustea, ni bezalako gazte umetsuei behintzat. Bestalde, ez gara konturatzen, hain normala egiten zaigun jokabide petral horren aurrean, autoestima baxua duen pertsona bat zauritzen ari garela. Kontzienteki edo inkontzienteki, baina emozionalki zauritu egiten ditugu. Antza denez, gizarteak, modak, eginiko kaltea da. Honek ezarritako kanonak burusoilak alde batera utzi dituelako hasiera batetik. Badirudi, burusoila izateak arrakasta izatera eramango ez zaituela. Hori erakusteko ekin diezaiogun pentsatzeari, zenbat burusoil ezagutzen ditugu famatuak edo arrakasta lortu dutenak? Oso gutxi!!
Ezer baino lehen, aipatu beharra daukagu zahartzean hainbeste bildur sortzen duen minbizi hau gaitz arruntenetarikoa dugula gurean. Gizonezkoen %50ak baino gehiagok izaten ditu ile erortze arazoak, %50ra baino gehiagok! sekulako zifra da hori. Hau ikusi eta gero, arrunta izan ez ezik, ez edukitzeko esperantza gutxien ematen duen arazo sozialetako bat dela suposa dezakegu. Errealitatea, ordea, beste bat da. Izan ere, nahiko onartua dugu honen guztiaren ideia.
Edozein modutan ere, ez dira urte asko pasa gure autoestima gutxitzen duen arazo fisiko honek sekulako lotsa sorrarazten zigunetik. Gaur egun egoera honek erabat aldatu du burusoilekiko duen jarrera, zorionez. Ohikoagoa bilakatu da burusoilak kaleetan ikustea, inongo lotsarik ez dutela beraien buru ilegabedunak eta disdiratsuengatik. Eta ez hori bakarrik, moda sortu da burusoila izatearena itxura fisikoa erakargarriagoa egiten duelako.
Egun, burusoilak emakume askoren iritziz sexyagoak dira! Egia ote? Hala bada, ez dut segundurik galduko eta nire ileapaindegira deituko dut berehala txanda hartzeko! Bestetik, nire buruari galdetzen diot ea zer gertatu den aldaketa sakon hau gertatzeko. Agian, gure bizitza zuzentzen duen moda berak eragindakoa da, edo guk eragindakoa. Ez dago oso garbi. Hala eta guztiz ere, eskertzekoa da aldaketa hau gertatu izana, gero eta gehiago direlako burusoil izateaz harro daudenak.
Era berean, burusoiltasun edo alopeziaz hitz egitean, guztioi etortzen zaigu irudi bera: ilea erortzen zaiolako larriturik dagoen adineko gizonezkoa. Baina, nahiz eta arazo honen funtsa oinordetzan dagoen, eta gizonezkoetan ematen den gehienbat, emakueek ere izan dezakete. Horrez gain, zenbait gaixotasunen ondorioa izan daiteke, hala nola, kantzerraren ondorioa.
Edonola ere, gizonezko hauek sarritan erortzen dira dirua besterik egin nahi ez duten iruzurgiileen eskuetan. Asko dira besteen zoritxarraz baliatzen direnak sos batzuk eskuratzeko, agintzen dutena ezinezkoa bada ere. Minbizia galarazteko edo murrizteko leloarekin, azken finean murrizten dituztena diru-zorroko sosak dira.
Egia da, hain aurreratua dugun teknologiari esker, aurkitu direla modu edo prozesu anitz arazo hau tratatzeko. Denok dakigu, ordea, gezur hutsa direla! Esanak esan, zeren ondorioz jarraitzen dugu horrelako produktu kaltegarriak erosten? Etsitasun egoerak eramanda seguruenik. Itsutu egiten gara irtenbide azkar eta eraginkor bat bilatu nahian. Ez gara konturatzen, eta ero moduan aritzen gara arazoa are gehiago handitzen. Ez itsutu, burusoiltasunak ez du sendagairik! Eta beste gaixotasunen antzera, onartzeak bakarrik kenduko digu etsipena.
Gauzak horrela, zu burusoila bazara, badakizu, ez kezkatu, onartu zarena, naturak hala egin zaituelako. Ez erori iruzurretan eta izan zaren bezalakoa, burusoilak sexyagoak dira eta! Ondorioz, munduko burusoilek bi irtenbide dituzue : onartzea zuen burusoiltasuna eta harro sentitzea edo txano erakargarri bat erostea!
http://www.youtube.com/watch?v=9R5F18iZHuw
<object width="480" height="385"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/9R5F18iZHuw?fs=1&hl=es_ES"></param><param name="allowFullScreen" value="true"></param><param name="allowscriptaccess" value="always"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/9R5F18iZHuw?fs=1&hl=es_ES" type="application/x-shockwave-flash" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true" width="480" height="385"></embed></object>