Xabier Montoia, "Gamma" goitizenez ezaguna batzuentzat, guztiz ezezaguna nire tankerako beste askorentzat aldiz. Gaur egunera arte behintzat. Eta horra hor gaur egun hain ezaguna den euskal idazle eta musikaria, Xabier Montoia. Ezaguna? noski! Googlen bere izena jartzea besterik ez dago 0.003 segundotan haren bizitza guztia Wikipedia datu gordetzailean arakatzeko. Hortaz, zer esan berari buruz Wikipediak ez dioena? Ba... musikari ospetsua eta idazle ezaguna izateaz gainera, munduan zehar dauden beste artista batzuen antzera mundua eta bere errealitatea ikuspuntu propio batez azaltzeko nahia antzematen zaiola esan genezake.
Hala eta guztiz ere, Xabier Montoiaren biografia aipatzea komenigarria iruditzen zait, aipatuko ez banu, zein ospetsua den Xabier ez baizenukete jakingo.

Xabier Montoia 1955eko irailaren 24an jaio zen Gazteizen, Araban. Euskal musikaria ospetsua, 70eko hamarakadaren amaiera aldera hasi zen berak sortu zuen Hertzainak taldean abesten. Taldea Londresera egindako bidaia batean, bertako punk mugimendua oinarritzat harturik sortu zuen. Hertzainak taldeko abeslaria izateko euskara ikasi zuen, haren ustez horrek egiten baitzuen euskal talde. Zenbait gorebeheeren ondorioz, taldetik at geratu zen. Baina horrek ez zuen bere karreara musikagilean oztoporik ezarri. Berehala zen beste talde batean, M-ak taldean hain zuzen. Musikalki garapen handia izan zuen M-ak taldeak, hainbat korrontez pasatu ondoren eta hainbat taldekide aldaketa medio izanik. Taldeak bidea eten eta gero bakarkako bideari ekin zion, azkenik, M-ak taldeko azkeneko kideekin disko bat sortuz. Urte hauetan guztietan ibili da Montoia han eta hemen, euskal musikagintzaren parte aktibo bat izanik.
Hori gutxi balitz, euskal literaturan aritua da Xabier Montoia, ugariak dira argitaratu dituen eleberri, ipuin nahiz poesia liburuak. Argitaratutako lehen liburua, poesia liburua hau, AnfetamiƱa (1983, Susa) izenburuarekin izan zen. Garaikoa zen drogaren arazoa islatu nahian agian.
Hona eman liburuaren lehen poema:

Batzuentzat
Jesukristo gurutzera
(lapurren artean)
igo zenean,
historia hasten da.
Beste batzuentzat, aldiz,
Leninek txapela kenduz
"botere osoa sovieterako"
deihadar egin zuenean,
Finlandiako geltokian.
Niretzat
David Bowiek ilea moztu zuen
egunean.

Berak eginiko narrazioen artean, Euskal Hiria Sutan dugu nabarmenena, 2007an Euskadi Literatur Saria irabazi zuen eta. Autoreak jaso duen aipamen bakarra izan da ipuin honena, bestetik ez duelako jaso inongo aipamenik gaur egunera arte eginiko lanengatik.

Euskal Hiria Sutan hain zuzen, da nik aukeratutako liburua. Egia esan, ez dut begi bistaz aukeratu, normalean egiten dugun antzera. Izan ere, hala egingo banu, seguru nago ez nukeela irakurriko, lehengo bistan liburu astuna eta loditsua, zaila eta aspergarria irudituko zitzaidalako. Guztiak bezala. Beraz, zertan oinarritu 17 urteko gazte-ume batek, kalean norbait erortzeak barre eragiten diona, Euskal Hiria Sutan bezalako maila apaleko liburu bat irakurtzeko? Oso erraza. Gaztea izatea hain zuzen. Gaztea definitzen duen hitz aparta esperientzia eza baita, ingurua hautemateko esperientzia eza, inguruan benetakoa zer den huatemateko esperientzia eza. Horrela, gaztea izanik eta gazteek izan ohi duten jakimina bultzaturik, Euskal Herria gaur egun nolakoa den jakiteko interesa bultzatu nau.

Euskal Hiria Sutan liburua Euskal Herriko gaur egungo benetako errealitatea aurkezten digu. Giza izaera ezberdinak irudikatu nahi duen liburua da, egoera desberdinak, ikuspuntu desberdinak, kontamolde desberdinak agertzen dira narrazioetan, guztiak gaur egungo izaeran oinarrituak. Gaur egungo izaera hori, nonahi aurkitu dezakegu, telebistako berrietan uneoro agertzen dena adibide garbia izan daiteke. Bai, guztiok dakigu egunero bizirik diharduela, etsitzen gara ikusitakoan, baina berehala ahazten dugu. Tragagediaz, zorigaitzaz ari natzaizue hizketan noski, eta hau da hain zuzen Euskal Hiria Sutan agertzen den ardatz bakarra, pertsona errealen tragedia.

Hortaz, haurrekoarekin bat eginez, novela errealista bat dela esan genezake, eta izaenburuak berak dioen bezala, sutan, Bernardo Atxagak hasiera batean planteatutako Euskal Hiri utopikoaren aldean sutan dagoen errealitatea agertzen zaigu. Haurrekoa ziurtatuz, esan dezakegu istorioetan argi antzeman daitekeela errealitate mikatza hori, adibidez, bikoteen gorabeherak sortarazten digutena edota drogek utzitako arrastoak. Baita ere beste zenbait desgrazia edonori gerta dakiozkenak agertzen dira, hala nola, maitatutako pertsonen galera... Horietan guztietan, autoreak maisu lan bikaina eginez, lortzen du pertsonaiek errealitatea eta fikzioa nahastea joko batean murgilduz. Honek zaildu egiten du zer den benetako egia eta gezurra zer izan daitekeen bereiztea. Errealitatea ulertzeko fikzioa erablitzen da, bien arteko menpekotasun bat sortuz.

Bestalde, Bernado Atxagaren //Obabakoak// liburuarekin dituen kontra-jarrerak handiak dira. Obakakoak liburuan bezala Euskal HIria Sutan ere ipuin ezberdinek alfabetoa osatzen dute. Guztira 30 atal bereiz ditzekgu, horietatik 27 ipuin ezberdinak, 1 autorearen bakarrizketa, 1 ohar bat eta azkenekoa gogetara ekiditeko autoreak planteatutako galderak izanik. Narrazio ia gehienak luzera berdina izanen duten, zenbait atal berezituta, hauek poesia eta kontaketa laburrak dira.
Kontakizun bakoitza autonomoa da, kapitulu bakoitzean egoera ezberdinetan aurkitzen den pertsonai nagusi bakarra dugu. Istorio bakoitzaren hasieran pertsonaien izaeren azalpen txiki bat agertzen da, eta hortik abiatuta, pertsonai horiek zein tokitan eta zertan diharduten koka ditzake irakurleak. Halere, badira istorio batzuk non autorea irakurlea pertsonaia nagusia izatera gonbidatzen duen. Azalpenik eman gabe, irakurleak istorioa aurrera doan ehinean kokatzen joaten da eta horrek sekulako zirrara pizten du irakurlearengan. Istorio horietako bat hain zuzen, liburuari hasiera ematen diona da. Bernado Atxagak bere liburuan erabilitakoaren antzera.
Ni neu, irakurtzen hasi nintzenean, arreta piztu ziten sarrera paregabea izan zen, gehiago irakurtzeko azmoz, novela konprenditzeko asmoarekin utzi ninduen, eta hori sarrera bakarrik izan zela.

...... (testu zatia)

Esan bezala, pertsonaien tragedia txikietan datza liburuaren ardatza, zorigaitzan. Istorio guztietan, gehienetan, pertsoniek deskribatu eta kokatu ondoren hauek egiten dituzten ekintzak, nahitaezkoak edota nahigabezkoak, zorigaitzera eramaten dituzte pertsonaiek. Pertsonaiek, biribilak kasu anitzetan, bilakaera bat izaten duten, gehienetan txarrera jo ohi duena. Hain ezustekoa eta nabarbena egiten da aldi berean pertsonaien zorigaitza, eta oso gertukoak izan daitezkeen errealitateak gogorazten ditu. Zenbait kasuetan aldiz, narrazioaren mekanika errepikatu egiten da. Isotrioek pertsonai ezberdinak aurkezten hasten dira eta istoria jarraitu ahala denak ondorio tragiko batera iristen dira. Hortaz, irakurtzen ari den pasarteetako bat tragedia batean bukatuko dela maiz imaginatzen du irakurlea.

Aipatutako pertsonai horiek, Euskal herriko leku ezberdinetan zehar ekiditen dioten beraien bizitzei. Leku hauek landa eremuak, baserriak, nahiz hiri preziatu eta historikoak izan daitezke. Autoreak leku horietan protagonistak ezartzeak, leku horietako hitz egiteko era, hauek deskribatzeko era, aldatzea ekartzen du, bakoitza bere zonaldeko erara. Horrela istorioetan aurki dezaku euskara oso itxi bat, batua edota lurralde ezberdinetako euskalkiak. Beraz, geografia aldetik baliabide asko antzematen dira liburuan, bakoitza berezia egiten dituen ezaugarriak ondo antzematen direlarik. Protagonistak ere, ezberdinak dira adin ezberdinetakoak, bakartiak edo ezkonduak,.. izan daitezke.

Beste ezaugarri bat, istoriotik istoriora ekintzak kontatzeko era da. Dena bezala hau ere aldatu egiten da eta sarritan ikusten dugu irakurlea protagonista bera izaten nahiz hirugarren pertsona batek gertakizunen ezaugarriak azaltzen.
Laburbilduz, esan genezake hizkuntza maila altua erabiltzen duela, oso aberatsa, baliabide asko dituena.

Hau guztia kontuan izanik, nire ustez oso interesgarria den liburua da Euskal Hiria Sutan. Autoreak Euskal Herriari buruz, bertan bizi diren jende ezberdinei buruz, duen ikuspuntua oso interesgarria iruditzen zait. Benetako errealitatea nolakoa den azaltzen duelako batik bat, eta oso gertukoa den errealitate hori oso ondo islatzen duelako. Irakurlea inguruan duena ulertzen eta jabetzen ahalbidetzen duena. Hala ere, nahiz eta interesgarria iruditu, ezin ukatu dezaket pasarte batzuetako asperaldiak. Oso gutxi izan dira, baina agian hala irudiaktu ditut ulertzen ez nituelako edo kontatutako istorioa erakargarria egin ez zitzaidalako. Beraz, gomendatzeko librua dela uste dut, irakurtzea asko maite dutenei batez ere, atsegin handiz irakurriko dutelako. Baita ere, maiz irakurtzen ez dutenei, irakurtzeko grima piztuko dielako.


Bibliografia

http://eu.wikipedia.org/wiki/Xabier_Montoia

http://zubitegia.armiarma.com/?i=133

http://www.euskomedia.org/aunamendi/96686