Energia Iturriak

- Eguzkiarra
(Eguzki-energia eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia energi iturri agortezina eta berriztagarria da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen da batez ere.)

- Eolikoa
(Energia eolikoa haizea erabiliz lortzen den energia da, hau da, aire korronteek sortutako energia zinetikoa erabiliz.)

- Hidraulikoa
(Energia hidraulikoa uraren mugimenduaren energia eskuratzean datza. Argindarraren erabilera zabaldu aurretik, energia hidraulikoa sarri erabiltzen zen ureztatzeko eta errotak, burdinolak eta oihal fabrikak ibilarazteko.)

- Itsas-energia
(Itsas-energia itsasoko olatu eta itsasaldietatik lor daitekeen energia mota da. Kontutan hartu behar da urak Lurraren %70 inguru estaltzen duela.)

- Geotermikoa
(Energia geotermikoa lur barneko beroaz baliatuz lortzen den energia da.)

- Biomasa
(Biomasa, ekologian, eskualde bateko edo ekosistema bateko izaki bizidun guztiek duten masa da. Izaki bizidunak esaten denean, hilda dauden aleen masa ere kontuan hartu behar da: hildako zuhaitz baten enborra ere biomasaren parte da. Biomasaren baitan mikroorganismoak, landareak zein animaliak sartzen dira.)

- Biologikoa
(Bizidun guztiek duten energia da, eta erabilpen ezberdinak ditu. Fotosintesia, arnasketa...)

- Kimikoa
(Energia kimikoa, askatzen eta hurrupatzen duen erreakzio kimikoak dira.)

- Nuklearra
(Energia nuklearra elementu kimiko batzuen isotopoek erreakzio nuklearrak egiteko duten ahalmenetik dator, eta hortik askatzen duten energiatik. Erreakzio nuklearra elementu kimiko baten nukleoa eraldatzen denean suertatzen da, eta prozesuaren ondorioz elementua beste batean bihurtzen da.)

- Kuantikoa
(Paketeetan sailkatzen eta konstante askatzen diren energi kuantoak dira)