Eskal Hiria Sutan - Sexmobile pasartea (Elkar, 2006)

... Etxeraino lagundu nahi du Morfik. Ezetz erran dio, aski ongi dagoela eta bakarrik joan daitekeela. Alferrik tematu zaio.
Zer nahi ote du gazte usteko agure irrigarri horrek? nazkaturik urrundu da Morfirengandik.....

.... Sexmobilea ez da robot bat. Autotzat jotzen du berak, azken asteetan mundu osoko autogileei igortzeko idazten ari den txostenean. Berarentzat, aldiz, hori baino hagitzez gehiago da: askatasuna. Izan ere, askatasuna da Sexmobilearen helburu, muin eta oinarria. Kontinente eta klase guztietako gazteek behar duten tresna beren burua askatzeko. Detroit, Tokio, Berlingo multinazionalei aditzera emanen die argi eta gabi: Saldu Askatasuna.
Horixe izanen du amua ur handi horietan arrantza egitean. Bide makurra izanen da berea, badaki zurikeria, saldukeria eta bertze hainbertze keria jasan beharko dituela, bere asmoetara erakarri nahi dituen handiki horiek bildu arte. Gorriak ikusteko prest dago, pairatu beharreko dena pairatzeko. Helburuak merezi du. Eta gainera, ziur da noizbait lortuko duela. ....

.... Lehenagotik ezagutzen dituen zokoen paretik poliki igaro eta hutsik aurkitu ditu gehienak. Ordua begiratu du. Ez du deus konprenitzen. Larunbata da, giro ederra dago, non ote bikote gazteak? ...


Erran - [ esan - erion - eroan - jardun ]

Tematu - [ setatu - agitu - azkartu - berdiratu ]

Irrigarri - [ barregarri - igorgarri - eragozgarri - penagarri ]

Igortzeko - [ jaulkitzeko - emateko - barreiatzeko - aholkatzeko ]

Hagitzez - [ askozez - ezerez - nabarmenez - askez ]

Muin - [ mami - uhin - oin - zutoin ]

Makurra - [ makoa - urra - okerra - zuzena ]

Pairatu - [ nozitu - kuraiatu - jarraitu - legatu ]

Zokoen - [ txokoen - geltokien - aterpetxoen - tartetxoen ]