Xabier Montoia, "Gamma" goitizenez ezaguna batzuentzat, guztiz ezezaguna nire tankerako beste askorentzat aldiz. Gaur egunera arte behintzat. Eta horra hor gaur egun hain ezaguna den euskal idazle eta musikaria, Xabier Montoia. Ezaguna? noski! Googlen bere izena jartzea besterik ez dago 0.003 segundotan haren bizitza guztia Wikipedia datu gordetzailean arakatzeko. Hortaz, zer esan berari buruz Wikipediak ez dioena? Ba... musikari ospetsua eta idazle ezaguna izateaz gainera, munduan zehar dauden beste artista batzuen antzera mundua eta bere errealitatea ikuspuntu propio batez azaltzeko nahia antzematen zaiola esan genezake.
Hala eta guztiz ere, Xabier Montoiaren biografia aipatzea komenigarria iruditzen zait, aipatuko ez banu, zein ospetsua den Xabier ez baizenukete jakingo.

Xabier Montoia 1955eko irailaren 24an jaio zen Gazteizen, Araban. Euskal musikaria ospetsua, 70eko hamarakadaren amaiera aldera hasi zen berak sortu zuen Hertzainak taldean abesten. Taldea Londresera egindako bidaia batean, bertako punk mugimendua oinarritzat harturik sortu zuen. Hertzainak taldeko abeslaria izateko euskara ikasi zuen, haren ustez horrek egiten baitzuen euskal talde. Zenbait gorebeheeren ondorioz, taldetik at geratu zen. Baina horrek ez zuen bere karreara musikagilean oztoporik ezarri. Berehala zen beste talde batean, M-ak taldean hain zuzen. Musikalki garapen handia izan zuen M-ak taldeak, hainbat korrontez pasatu ondoren eta hainbat taldekide aldaketa medio izanik. Taldeak bidea eten eta gero bakarkako bideari ekin zion, azkenik, M-ak azkeneko kideekin disko bat sortuz. Urte hauetan guztietan ibili da Montoia han eta hemen, euskal musikagintzaren parte aktibo bat izanik.
Hori gutxi balitz, euskal literaturan aritua da Xabier Montoia, ugariak dira argitaratu dituen eleberri, ipuin nahiz poesia liburuak. Argitaratutako lehen liburua, poesia liburua hau, AnfetamiƱa (1983, Susa) izenburuarekin izan zen. Garaikoa zen drogaren arazoa islatu nahian agian.
Hona eman liburuaren lehen poema:

Batzuentzat
Jesukristo gurutzera
(lapurren artean)
igo zenean,
historia hasten da.
Beste batzuentzat, aldiz,
Leninek txapela kenduz
"botere osoa sovieterako"
deihadar egin zuenean,
Finlandiako geltokian.
Niretzat
David Bowiek ilea moztu zuen
egunean.

Berak eginiko narrazioen artean, Euskal Hiria Sutan dugu nabarmenena, 2007an Euskadi Literatur Saria irabazi zuen eta. Autoreak jaso duen aipamen bakarra izan da ipuin honena, bestetik ez duelako jaso inongo aipamenik gaur egunera arte eginiko lanengatik.

Euskal Hiria Sutan hain zuzen, da nik aukeratutako liburua. Egia esan, ez dut begi bistaz aukeratu, normalean egiten dugun antzera. Izan ere, hala egingo banu, suguru nago ez nukeela irakurriko, lehengo bistan liburu astuna eta loditsua, zaila eta aspergarria irudituko zitzaidalako. Guztiak bezala. Beraz, zertan oinarritu 17 urteko gazte-ume batek, kalean norbait erortzeak barre eragiten diona, Euskal Hiria Sutan bezalako maila apaleko liburu bat irakurtzeko? Oso erraza. Gaztea izatea hain zuzen. Gaztea definitzen duen hitz aparta esperientzia eza baita, ingurua hautemateko esperientzia eza, inguruan benetakoa zer den huatemateko esperientzia eza. Horrela, gaztea izanik eta gazteek izan ohi duten jakimina bultzaturik, Euskal Herria gaur egun nolakoa den jakiteko interesa bultzatu nau.

Euskal Hiria Sutan liburua Euskal Herriko gaur egungo benetako errealitatea aurkezten digu. Giza izaera ezberdinak irudikatu nahi duen liburua da, egoera desberdinak, ikuspuntu desberdinak, kontamolde desberdinak agertzen dira narrazioetan, guztiak gaur egungo izaeran oinarrituak, tragedian.

Novela errealista bat dela esan genezake, eta izaenburuak dioen bezala, sutan, Bernardo Atxagak hasiera batean planteatutako Euskal Hiri utopikoaren aldean sutan dagoen errealitatea agertzen zaigu. Istorioetan argi antzeman dezakegu errealitate mikata hori, adibidez, bikoteen gorabehrak sortarazten digutena edota drogek utzitako arrastoak. Horietan guztietan pertsonaiek errealitatea eta fikzioa nahasten dute joko batean murgilduz, eta honek zaildu egiten du egia zer den eta gezurra zer den bereiztea. Errealitatea ulertzeko fikzioa erablitzen da bien arteko mexpekotasun bat sortuz.

Bernado Atxagaren Obabakoak liburuarekin dituen kontra-jarrerak handiak dira. Obakakoak liburuan bezala Euskal HIria Sutan ere ipuin ezberdinek alfabetoa osatzen dute. Montoiaren liburua, beste bi ipuin gehiago ditu ordea, eta horietako bat berak egiten duen bakarrizketa bat da, Euskal Herriko errealitateaz ausnarketa egiten duena.

Esan bezala, pertsonaien tragedia txikietan datza liburuaren ardatza. Istorio guztietan, gehienetan, pertsoniek deskribatu eta hauek egiten dituzten ekintzak zorigaitzera eramaten dituzte.
Zenbait kasuetan narrazioaren mekanika errepikatu egiten da. Isotrioek pertsonai ezberdinak aurkezten hasten dira eta istoria jarraitu ahala denak ondorio tragiko batera iristen dira. Hortaz, irakurtzen ari den pasarteetako bat tragedia batean bukatuko dela maiz imaginatzen da irakurlea.

Liburua, Euskal Herriko leku ezberdinetan zehar ekiditen da, lurralde bakoitzetik nabaria eta bertakoa den euskalkia eta hitz egiteko era ezberdinak agertzen ditu. Idazleak era honetan irakurlea Bilbo handira, Hendaia zoragarrira, Gazteiz lasaira, hiriko guneetara edota berladi gune batera eramateko intentzioa du, Jendea joan etorrian beti, hirian nahiz baserrian. Beraz, geografia aldetik baliabide asko antzematen dira liburuan, bakoitza berezia egiten dituen ezaugarriak ondo antzematen direlarik.

Nire ustez oso interesgarria den liburua da Euskal Hiria Sutan.


Bibliografia

http://eu.wikipedia.org/wiki/Xabier_Montoia

http://zubitegia.armiarma.com/?i=133

http://www.euskomedia.org/aunamendi/96686